Euangelioa S. Mattheuen araura.  11
Basque (Navarro-Labourdin): NT
1Guero guertha cedin Iesusec bere hamabi discipuluey manamendu emaitea acabatu çuenean, parti baitzedin handic iracats eta predica leçançat hayén hirietan.

2Eta Ioannesec presoindeguian ençunic Christen obrác, igorriric bere discipuluetaric biga, 3Erran cieçon, Hi aiz ethorteco cen hura, ala berce baten beguira gaude? 4Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Çoazte eta conta ietzoçue Ioannesi, ençuten eta ikusten dituçuen gauçác: 5Itsuéc ikustea recrubatzen duté, eta mainguäc badabiltza, sorhayoac chahutzen dirade, eta gorréc ençuten duté, hilac resuscitatzen dirade, eta Euangelioa paubrey denuntiatzen çaye. 6Eta dohatsu da scandalizaturen eztena nitan.

7Eta hec ioaiten ciraden beçala, has cedin Iesus erraiten populuari Ioannesez, Ceren ikustera ilki içan çarete desertura? haiceaz erabilten den canabera baten? 8Baina ceren ikustera ilki içan çarete? guiçon abillamendu preciosoz veztitu baten? huná, abillamendu preciosoac ekarten dituztenac, reguén etchetan dirade. 9Baina ceren ikustera ilki içan çarete? Propheta baten? bay diotsuet eta Propheta bainoagoaren.

10Ecen haur da ceinez scribatua baita, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec hire bidea appainduren baitu hire aitzinean.

11Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da. 12Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura. 13Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté. 14Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena. 15Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

16Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da, 17Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin. 18Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du. 19Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz.

20Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden: 21Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen. 22Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela. 23Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán. 24Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.

25Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey. 26Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona. 27Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

28Çatozte enegana fatigatuac eta cargatuac çareten guciác, eta nic paussu emanen drauçuet çuey. 29Har eçaçue ene vztarria çuen gainera, eta ikas eçaçue eneganic ecen eme naicela eta bihotzez humil: eta çuen arimençát paussu eridenen duçue. 30Ecen ene vztarria aisit da, eta ene cargá arin.



Translated, and published on August 22, 1571, by Pierre Hautin. http://www.vc.ehu.es/gordailua/0PRO.htm.

Bible Hub

Matthew 10
Top of Page
Top of Page